EMAITZAK

Jon Kanflankak irabazi du Nafarroako Sega Txapelketa

Atzo, uztailak 2, goizeko 11:00etan, Nafarroako Sega Txapelketa jokatu zen Donezteben.

Txapelketa honetan Jon Kanflanka (Leitza) eta Mikel Berekoetxea (Gorriti) aritu ziren eta bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien moztu behar izan zuen.

 

Emaitzak:

Txapelduna:    Jon Kanflanka             1.711,90 kilo

Bigarrena:       Mikel Berekoetxea      1.475,30 kilo

 

Txapelketa hau zazpi aldiz jokatu da Nafarroan (2005, 2006, 2007, 2010, 2015, 2016 eta 2017).

Aurreko lau txapelketak Lantzeko David Mariñelarenak eraman zituen eta aurten hirugarren aldiz, Jon Kanflankak.

Bi segalari hauek Euskal Herriko Sega Txapelketan ere aritzekoak dira. Kanporaketa uztailaren 23an jokatuko dute Aian (Gipuzkoa).

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación