EMAITZAK

Emaitzak: Iraila 2016

Euskal Herrialdeen Arteko Kirol Txapelketa 2016 (Donostia)

Irailaren 3an jokatu zen Donostian.

Bertan Euskal Herriko Herrialde gehienek parte hartu zuten: Araba, Behenafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa. Zuberoak ez zuen parte hartu azkenean.

Ikusi emaitzak

Nafarroako Herriz Herri Txapelketa - FINALA (Andosilla)

Atzo, irailak 11, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren Finala jokatu zen Andosillan, eguerdiko 13:00ean.

 

Emaitzak hauek izan ziren:

 

            * Lehen proba konbinatua

Txapeldunak:  Arraiotz                18:28.21                   

Bigarrenak:  Basaburua “a“        18:53.53       

Hirugarrenak:  Menditarrak         19:45.40

Laugarrenak:  Berriozar               20:58.54       

 

            * Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

Txapeldunak:  Menditarrak         4 puntu          

Bigarrenak:  Basaburua “a“        3 puntu

Hirugarrenak:  Arraiotz               2 puntu

Laugarrenak:  Bera                     0 puntu (ezin izan zuen Finalera azaldu)

 

 

PROBA KONBINATU BAKOITZEAN EGINDAKO LANAK

 

LEHEN PROBA KONBINATUA (3 txanda).

Txanda bakoitzean egin beharreko lana:

 

Modalitatea

Parte hartzaile kopurua

 

Lana

LOKOTX BILTZEA

1

15 lokotx (lehen txandan bildu, bigarrenean jarri eta hirugarrenean bildu)

ZAKUA

2

40 kiloko zakuarekin kirolari bakoitzak 2 itzuli eman plazari (160 m)

AIZKORA

1

45 ontzako enbor bat moztu

KORRIKA

1

5 itzuli eman plazari (400 m)

ARPANA

2

Etzanda jarritako metroko enborrari 4 korte

 

 

BIGARREN PROBA KONBINATUA (Bi kirol)

 

TXINGA-ERAMATEA

50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin

INGUDE ALTXATZEA

18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu batean

 

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa (Uharte)

Bi txapelketa hauek irailaren 25ean, arratsaldeko 17:30etan jokatu ziren Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.

Nafarroako I. Mailako Aizkora kanporaketako emaitzak:


1. Iker Vicente (Otsagi)                     15:22.17

2. Jon Rekondo (Leitza)                      16:09.62

3. Juan Jose Lopez (Lezaun)              16:35.54

4. Ruben Saralegi (Leitza)                  17:16.40

5. Donato Larretxea (Arantza)           18:03.16

6. Julen Kañamares (Arostegi)          18:06.22

7. Ander Erasun (Aurtiz-Ituren)        18:23.24

8. Aitor Senosiain (Olague)               20:30.05

9. Asier Pellejero (Areso)                  26:07.78

Moztutako enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

 

Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortu dute. Finala Donezteben  jokatuko da azaroaren 18an, arratsaldez.

Azkeneko sailkatuak maila galdu du.

 

 

 

Euskal Herriko Emakumezkoen Arpana Txapelketa

Txapelketa hau irailaren 25ean, arratsaldeko 17:30etan jokatu zen Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.

 

EMAITZAK:


1. Itxaso Onsalo (Areso) eta Leire Astiazaran (Villabona)       3:46.83 ERREKOR BERRIA!

2. Ainhoa eta Ana Iraizoz (Elso)                                                  4:06.36

3. Nerea Sorondo eta Amaia Garcia (Bera)                                 4:58.16

Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 epai egin beharko ditu.

 

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación