BERRIAK

Nafarroako Herriz Herri Txapelketa

Bihar abuztuak 19, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren azkeneko jardunaldia jokatuko da Burlatan, arratsaldeko 20:00etan.

Laugarren eta azken jardunaldian arituko diren taldeak hauek dira: Berriozar, Basaburua eta Menditarrak.

Honetaz gain Inaxio Perurenaren eskutik harrijasotze erakustaldia izanen da.

Aurtengo Herriz Herri Txapelketan izena eman duten hiru taldeak (Basaburua, Berriozar eta Menditarrak) bi proba konbinatuetan lehiatuko dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga eramatea eta ingude altxatzea).

PROBA KONBINATU BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO LANAK

 

LEHEN PROBA KONBINATUA (3 txanda).

Txanda bakoitzean egin beharreko lana:

 

Modalitatea

Parte hartzaile kopurua

 

Lana

LOKOTX BILTZEA

1

15 lokotx (lehen txandan bildu, bigarrenean jarri eta hirugarrenean bildu)

ZAKUA

2

40 kiloko zakuarekin kirolari bakoitzak 2 itzuli eman plazari (160 m)

AIZKORA

1

45 ontzako enbor bat moztu

KORRIKA

1

5 itzuli eman plazari (400 m)

ARPANA

2

Etzanda jarritako metroko enborrari 4 korte

 

 

BIGARREN PROBA KONBINATUA (Bi kirol)

 

TXINGA-ERAMATEA

50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin

INGUDE ALTXATZEA

18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu batean

 

 

 

 

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación