BERRIAK

Berriak: Abendua 2017

Nafarroan antolatu beharreko txapelketak: EGUTEGIA 2017

irakurri gehiago >

Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketa 2018

Abenduaren 16an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Asteasuko pilotalekuan, Euskal Herriko Harrijasotze Txapelketarekin (Harri Handiak) batera.

irakurri gehiago >

Emakumezko Aizkolarien II. Urrezko Kopa

Abenduaren 21ean jokatuko da Donostiako Trinitate Plazan eguerdiko 13:30etan.

irakurri gehiago >

"Miguel Mindegia Aizkolari" liburuaren aurkezpena eta omenaldia

Datorren ostiralean, abenduak 22, “Miguel Mindegia Aizkolaria” liburuaren aurkezpena izanen da Zubietako Udaletxean, arratsaldeko 19:00etan.

Abenduaren 23an, berriz,  omenaldia eskeiniko zaio Ezkurrako Pilotalekuan, eguerdiko 12:00etan.

irakurri gehiago >

XXXI. Nafarroako Kirol Jokoetan izena emateko epea zabalik

Nafarroako Herri Kirol Jokoak 2.018ko otsailaren 25etik martxoaren 25era ospatuko dira.

Guztira 5 jardunaldi  jokatuko dira.

Jardunaldiak jokatuko diren herriak zehaztu gabe daude oraindik. Hori bai, jardunaldi guztiak igandeetan jokatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera.

Izena emateak Nafarroako Herri Kirol Federazioan egin behar dira: urtarrilaren 18a baino lehen

Telefonoa: 948450900

Email: info@herrikirolaknafarroa.org

irakurri gehiago >

Joxean Etxeberria eta Xabier Zalduaren arteko aizkora apustua

Datorren abenduaren 30ean (larunbata), aizkora apustua jokatuko dute Joxean Etxeberria nafarrak eta Xabier Zaldua gipuzkoarrak. Proba 12:00etan hasiko da Azpeitiako Zezen Plazan.

Aizkolari bakoitzak hamar kanaerdiko moztu beharko ditu. Ondoren, Zalduak 10 km egin beharko ditu korrika eta Etxeberriak 8km eta 600 metro. Egurrak Etxeberriak jarriko ditu eta erdibana plazaratuko dituzte.

Desafioaren antolatzaileak bi aizkolariak dira. 6.000€ dituzte jokoan.

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación