BERRIAK
Heldu den igandean, apirilak 1, Nafarroako Herri Kirol Jokuetako Finala jokatuko da Igantziko pilotalekuan, goizeko 11:00etan hasita (Eguraldi txarra egiten badu Lesakako eskolako pilotalekuan).
Kirol Joku hauek martxoaren 4an hasi ziren eta apirilaren 1era arte luzatuko dira, guztira lau jardunaldi eta finala jokatuko direlarik:
Lehen jardunaldia: Berriozarren, martxoaren 4an (11:00)
Bigarren jardunaldia: Etxarri Aranazen, martxoaren 11an (11:00) Pilotalekuan
Hirugarren jardunaldia: Beran, martxoaren 18an (11:00) Kiroldegiko zelai gorrian. Euria egiten badu, Eztegara pilotalekuan
Laugarren jardunaldia: Altsasun, martxoaren 25ean (11:00) Iortia Plazan. Euria egiten badu, Burunda pilotalekuan
Bosgarren jardunaldia (Finala): Igantzin, apirilaren 1ean (11:00) Euria egiten badu Lesakako eskolako pilotalekuan
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Jolas hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.
Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa, txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).
Kimu mailako haurrek, berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen). Txapelketako arautegia ikusi.
Ondorengo Taulan parte hartuko duten taldeak azaltzen dira:
|
Kimuak (00-01) |
Haurrak (98-99)
|
Kadeteak (96-97) |
||
|
KONBINATUA
|
KONBINATUA |
SOKATIRA |
KONBINATUA |
SOKATIRA |
|
BERRIOZAR |
BERRIOZAR |
BERRIOZAR |
BERRIOZAR “A” |
BERRIOZAR “A” |
|
UNANU |
|
|
BERRIOZAR “B” |
BERRIOZAR “B” |
|
ABELU |
|
|
|
|
|
ANDRA MARI |
ANDRA MARI |
ANDRA MARI |
ANDRA MARI |
ANDRA MARI |
|
PUTTERRI |
|
|
|
|
|
IÑIGO ARITZA |
IÑIGO ARITZA |
IÑIGO ARITZA |
|
IÑIGO ARITZA |
|
BASABURUA |
BASABURUA |
BASABURUA |
BASABURUA |
BASABURUA |
|
ARAXES |
|
|
BERA |
BERA |
|
SANDUZELAI |
|
|
|
|
Taldeak zein kirol elkarte eta herrietakoak diren:
- Berriozar eta Sanduzelai (Berriozar Kirol Elkartea). Berriozar-Iruñea
- Unanu eta Abelu (Igantziko Biltoki Kirol Elkartea). Igantzi
- Andra Mari eta Putterri (Andra Mari Kirol Elkartea). Etxarri Aranatz – Sakana
- Iñigo Aritza (Har Hitza Kirol Elkartea). Altsasu – Sakana
- Basaburua (Basaburuko Herri Kirol Taldea). Berroeta – Baztan
- Araxes (Herri Kirolak Araxes Kirol Elkartea). Araitz Betelu
- Bera (Berako Herri Kirol Taldea). Bera