BERRIAK

Joxean Etxeberria eta Xabier Zalduaren arteko aizkora apustua

Datorren abenduaren 30ean (larunbata), aizkora apustua jokatuko dute Joxean Etxeberria nafarrak eta Xabier Zaldua gipuzkoarrak. Proba 12:00etan hasiko da Azpeitiako Zezen Plazan.

Aizkolari bakoitzak hamar kanaerdiko moztu beharko ditu. Ondoren, Zalduak 10 km egin beharko ditu korrika eta Etxeberriak 8km eta 600 metro. Egurrak Etxeberriak jarriko ditu eta erdibana plazaratuko dituzte.

Desafioaren antolatzaileak bi aizkolariak dira. 6.000€ dituzte jokoan.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación