BERRIAK

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren Kanporaketa eta II. Mailako Arpana Txapelketa

Bi txapelketa hauek irailaren 24ean, arratsaldeko 17:30etan jokatuko dira Uharteko Toki-Alai pilotalekuan.

Nafarroako I. Mailako Aizkora kanporaketan zortzi aizkolarik hartuko dute parte:

  1. Iker Vicente (Otsagi)
  2. Juan Jose Lopez (Lezaun)
  3. Ruben Saralegi (Leitza)
  4. Jon Rekondo (Leitza)
  5. Donato Larretxea (Arantza)
  6. Julen Kañamares (Arostegi)
  7. Mieltxo Mindegia (Zubieta)
  8. Joxean Etxeberria (Ziga)

 

Ander Erasun eta Aitor Senosiainek txapelketan ez aritzea erabaki dute. Beraz, bi hauek maila galduko dute.

 

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

 

Lehen bost sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. Finala Donezteben  jokatuko da azaroaren 17an, arratsaldez.

 

 

 

Nafarroako II. Mailako Arpana Txapelketan bi bikotek hartuko dute parte:

  1. Esteban eta Martin Pikabea (Gerendiain)
  2. Oier Aizkorbe eta Iosu Huarte (Berriozar)

 

Egin beharreko lana: Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 epai eta 4 zutik.

 

Txapelketa irabazten duen bikotea heldu den urtean lehen mailan moztuko du; galtzen duenak berriz, bigarrenean aritu beharko du.

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación