BERRIAK

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren bigarren kanporaketa

Abuztuaren 27an jokatuko da Lakuntzan, arratsaldeko 18:00tan.

Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.

 

Parte hartzaileak hamaika izanen dira:

- Iban Resano (Nafarroa) Dorrao

- Iñaki Kintana (Araba)

- Juan Rodriguez (Araba)

- Jon Rodriguez (Araba)

- Urtzi Olasagasti (Gipuzkoa)

- David Naredo (Bizkaia)

- Jon Esnal (Gipuzkoa)

- Goizeder Belza (Nafarroa) Etxarri Aranatz

- Unai Otaegi (Gipuzkoa)

- Asier Pellejero (Nafarroa) Areso

- Jon Telletxea (Nafarroa) Beintza Labaien

 

Kanporaketa honetako lehen hiru sailkatuak finalerako txartela lortuko dute, lehen kanporaketan sailkaturiko beste hiru aizkolariekin batera.

Lehen Kanporaketa Labaienen jokatu zen abuztuaren 6an eta hiru aizkolari hauek sailkatu ziren finalera: Jokin Alkizalete, Luis Mari Txapartegi eta Eloy Corchero.

Finalaren data zehaztu gabe dago.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación