BERRIAK

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa

Heldu den igandean, uztailak 6, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko da Labaiengo Plazan, arratsaldeko 18:00etan.

Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.

Parte hartzaileak hamahiru izanen dira:

- Eloy Corchero (Araba)

- Miguel Angel Etxeberria (Nafarroa) Beintza Labaien

- Aitor Urteaga (Gipuzkoa)

- Beñat Lekue (Bizkaia)

- Jokin Alkizalete (Gipuzkoa)

- Xabier Garcia (Bizkaia)

- Mikel Indakotxea (Nafarroa) Zubieta

- Eneko Saralegi (Nafarroa) Leitza

- Done Intxausti (Bizkaia)

- Daniel Lopez (Bizkaia)

- Esteban Muñiz (Bizkaia)

- Luis Mari Txapartegi (Gipuzkoa)

- Julen Aranberri (Gipuzkoa)

 

Kanporaketa honetako lehen hiru sailkatuak finalerako txartela lortuko dute, bigarren kanporaketan sailkatzen diren beste hiru aizkolariekin batera.

 

Bigarren kanporaketa Lakuntzan (Nafarroa) jokatuko da abuztuaren 27an, arratsaldeko 18:00etan eta bertan ondorengo 14 aizkolariak arituko dira: Iban Resano (Na), Iñaki Kintana (Ar), Patxi Mindegia (Na), Unai Otaegi (Gi), Urtzi Olasagasti (Gi), Juan Rodriguez (Ar), Goizeder Belza (Na), Iker Gorriti (Na), Jon Rodriguez (Ar), Asier Pellejero (Na), David Naredo (Bi), Jon Esnal (Gi), Jon Telletxea (Na) eta Jon Arizmendi (Gi).

 

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación