BERRIAK

Nafarroako Herriz Herri Txapelketa

Uztailaren 25ean emanen zaio hasiera Nafarroako Herriz Herri Txapelketari.

Guztira lau jardunaldi jokatuko dira:

1. jardunaldia: Uztailak 25, Elizondo (18:00) Iriarte Plazan

   Talde parte hartzaileak: Basaburua, Berriozar, Artzanegi, Menditarrak

2. jardunaldia: Uztailak 30, Bera (19:00), Kiroldegi atarian, zelai gorria.

   Talde parte hartzaileak: Basaburua, Berriozar, Artzanegi, Menditarrak

3. jadunaldia: Abuztuak 15, Etxalar (18:00) Herriko Plazan

   Talde parte hartzaileak: Basaburua, Berriozar, Artzanegi, Menditarrak

4. jadunaldia: Abuztuak 19, Burlata (20:00) Larrañetako Plaza

   Talde parte hartzaileak: Basaburua, Berriozar, Artzanegi, Menditarrak

 

Aurtengo Herriz Herri Txapelketan izena eman duten lau taldeak (Basaburua, Artzanegi, Berriozar eta Menditarrak) bi proba konbinatuetan lehiatuko dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga eramatea eta ingude altxatzea).

PROBA KONBINATU BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO LANAK

 

LEHEN PROBA KONBINATUA (3 txanda).

Txanda bakoitzean egin beharreko lana:

 

Modalitatea

Parte hartzaile kopurua

 

Lana

LOKOTX BILTZEA

1

15 lokotx (lehen txandan bildu, bigarrenean jarri eta hirugarrenean bildu)

ZAKUA

2

40 kiloko zakuarekin kirolari bakoitzak 2 itzuli eman plazari (160 m)

AIZKORA

1

45 ontzako enbor bat moztu

KORRIKA

1

5 itzuli eman plazari (400 m)

ARPANA

2

Etzanda jarritako metroko enborrari 4 korte

 

 

BIGARREN PROBA KONBINATUA (Bi kirol)

 

TXINGA-ERAMATEA

50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin

INGUDE ALTXATZEA

18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu batean

 

 

JOKATZEKO SISTEMA. 

 

            * Lehen proba konbinatua

Liga sistema: Lau jardunaldietako puntuak batuko dira. Azken jardunaldian, puntu guztiak batu ondoren berdinketarik baldin bada, jardunaldi guztietako postuak hartuko dira kontutan. Berdinketa egoten segitzen bada, denborak hartuko dira kontutan.

  • Bigarren proba konbinatua (hiru kirol)

Liga sistema: Lau jardunaldietako puntuak batuko dira. Azken jardunaldian berdinketa egonez gero, berdinketa haustea proba bakarrean eginen da (ingudean edo txingetan), zozketa bidez aukeratuko delarik berdinketa haustea egiteko proba.

 

Jardunaldi bakoitzean, puntu orokorrak honela banatuko dira: 

Lau talde direnez: Lehen sailkatuak 4 puntu, bigarren sailkatuak 3 puntu, hirugarren sailkatuak 2 puntu eta laugarren sailkatuak puntu 1

 

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación