BERRIAK

Nafarroako XXX. Kirol Jokoak - Proba konbinatua eta sokatira

Apirilaren 2an, Nafarroako Herri Kirol Jokoen FINALA jokatuko da Etxarri Aranatzeko Ikastola Berriko pistan (eguraldi txarra badago, frontoian eginen da), goizeko 11:00etatik aurrera.

Finalera pasatu diren taldeak hauek dira:

KIMU MAILAKO PROBA KONBINATUAN: Andra Mari 1, Iñigo Aritza 2, Igantzi "b" eta Andra Mari 4

HAUR MAILAKO PROBA KONBINATUAN: Araxes, Iñigo Aritza, Basaburua eta Andra Mari 2

HAUR MAILAKO SOKATIRAN: Andra Mari 3, Basaburua, Iñigo Aritza eta Andra Mari 2

KADETE MAILAKO PROBA KONBINATUAN: Basaburua, Araberri eta Andra Mari 1

KADETE MAILAKO SOKATIRAN: Basaburua, Andra Mari 1 eta Araberri

 

Herri Kirol Joku hauek martxoaren 5ean hasi ziren eta guztira 4 jardunaldi jokatu dira Finalaren aurretik.

1. Jardunaldia: Ororbian, martxoaren 5ean (11:00)

2. Jardunaldia: Betelun, martxoaren 12an (11:00)

3. Jardunaldia: Altsasun, martxoaren 19an (11:00)

4. Jardunaldia: Berriozarren, martxoaren 26an (11:00)


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Herri Kirol Joko hauetan hiru kategorietako neska-mutilek hartzen dute parte: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Taldeak mistoak izan ohi dira.

Haur eta Kadete mailetan bi txapelketa egiten dira: Sokatira eta Proba Konbinatua (lokotx biltzea, zaku lasterketa,  txinga-erute, korrika eta arpana modalitateak biltzen dituena).

Kimu mailakoek berriz, proba konbinatuko txapelketa bakarrik izanen dute (arpana modalitatea ez da sartzen).

Ondorengo Taulan  parte hartzaileak azaltzen dira:

 

Kimuak

(2005-2006)

Haurrak  

(2003-2004)

 

Kadeteak

(2001-2002)

KONBINATUA

 

KONBINATUA

SOKATIRA

KONBINATUA

SOKATIRA

Basaburua

Basaburua

Basaburua

Basaburua

Basaburua

Berriozar “A”

Berriozar “A”

Berriozar “A”

Araberri

Araberri

Berriozar “B”

Berriozar “B”

Berriozar “B”

Andra Mari 1

Andra Mari 1

Artzanegi

Berriozar “C”              

Berriozar “C”         

 

 

Antsoain

Antsoain

Antsoain

 

 

Ezkaba

Iñigo Aritza

Iñigo Aritza

 

 

Iñigo Aritza 1

Andra Mari 1

Andra Mari 1

 

 

Iñiro Aritza 2

Andra Mari 2

Andra Mari 2

 

 

Iñigo Aritza 3

Andra Mari 3

Andra Mari 3

 

 

Andra Mari 1

BRT Menditar.

Araxes

 

 

Andra Mari 2

Araxes

 

 

 

Andra Mari 3

Artzanegi

 

 

 

Andra Mari 4

 

 

 

 

Andra Mari 5

 

 

 

 

Andra Mari 6

 

 

 

 

Andra Mari 7

 

 

 

 

BRT Menditarrak

 

 

 

 

Igantzi “A”

 

 

 

 

Igantzi “B”

 

 

 

 

 

Taldeak zein kirol elkarte eta herrietakoak diren:

-          Berriozar (Berriozar Kirol Elkartea). Berriozar

-          Andra Mari (Andra Mari Kirol Elkartea). Etxarri Aranatz

-          Iñigo Aritza (Har Hitza Kirol Elkartea). Altsasu

-          Basaburua (Basaburuko Herri Kirol Taldea). Berroeta – Baztan

-          Araxes (Herri Kirolak Araxes Kirol Elkartea). Araitz Betelu

-          Igantzi (Igantziko Biltoki Kirol Elkartea). Igantzi

-          BRT Menditarrak (Baztan-Bidasoako G.K.K.). Baztan y Ultzama

-          Artzanegi (Araxes eta Artzanegi artean osatutako taldea). Betelu eta Ibero

-          Antsoain eta Ezkaba (Antsoaingo Herri Kirol Taldea). Antsoain

-          Araberri (Araxes eta Berriozar artean osatutako taldea). Betelu eta Berriozar

 

 

KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK

 

KIMUAK

 

PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Lokotx biltzea

1

8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                          

Txingak

1

80 m. 3 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) 

Zakulariak

3

80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

160 metro (bi buelta plazari)

 

** Kimuek ez dute parte hartuko Sokatiran

 

HAURRAK

 

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Lokotx Biltzea

1

10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                       

Txingak

1

80 m. 5 kg.ko txingekin   (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)

Zakulariak

3

80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

160 m.  (2 itzuli)

Arpana

2

70 zm.ko 2 korte

 

SOKATIRAKO PISUA:   480 kg.

 

 

KADETEAK

 

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Koxkoak

1

12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita               

Txingak

1

60 m. 10 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 15 metrotako zatian)

Zakulariak

3

80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

240 m.  (3 itzuli)

Arpana

2

70 zm.ko 3 korte

 

SOKATIRAKO PISUA:   540 kg.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación