BERRIAK

XXX. Nafarroako Kirol Jokoetan izena emateko epea zabalik

Nafarroako Herri Kirol Jokoak 2.017ko martxoaren 12tik apirilaren 9ra ospatuko dira.

Guztira 5 jardunaldi  jokatuko dira.

Jardunaldiak jokatuko diren herriak zehaztu gabe daude oraindik. Hori bai, jardunaldi guztiak igandeetan jokatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera.

Izena emateak Nafarroako Herri Kirol Federazioan egin behar dira otsailaren 2a arte:

Telefonoa: 948450900

Email: info@herrikirolaknafarroa.org

 

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera urtero antolatzen diren Kirol Joko hauetan bi modalitatetako txapelketak jokatzen dira: Sokatira eta Proba Konbinatua.

Txapelketa hauetan taldeka hartu behar da parte (talde mistoak).

Guztira hiru kategoria antolatuko dira:

- Kimu Maila (2005-2006 urteetan jaiotakoak)  * Konbinatuan bakarrik

- Haur Maila (2003-2004 urteetan jaiotakoak)

- Kadete maila (2001-2002 urteetan jaiotakoak)

Edozein modalitatetan parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintza bakarrak honakoak dira:

                - Kirol Elkarte bezala erregistratua egotea

                - Planteatzen diren kategorietan parte hartzea

                - Kirolari bakoitzak inskripzio-kuota bat ordaintzea

 

Aipatzekoa da Institutuak asegurua, garraioa eta antolatzen diren jardunaldien kostoa bere gain hartzen duela.

 

KATEGORIA BAKOITZEAN EGIN BEHARREKO PROBAK

 

KIMUAK

 

PROBA KONBINATUKO LANAK (3 txanda):

 

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Lokotx biltzea

1

8 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                          

Txingak

1

80 m. 3 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 20 metrotako zatian) 

Zakulariak

3

80 m. 6 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

160 metro (bi buelta plazari)

 

** Kimuek ez dute parte hartuko Sokatiran

 

HAURRAK

 

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

 

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Lokotx Biltzea

1

10 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita                       

Txingak

1

80 m. 5 kg.ko txingekin   (2 joan-etorri 20 metrotako zatian)

Zakulariak

3

80 m. 10 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

160 m.  (2 itzuli)

Arpana

2

70 zm.ko 2 korte

 

 

SOKATIRAKO PISUA:   480 kg.

 

 

KADETEAK

 

PROBA KONBINATUKO LANA (3 txanda):

 

PROBA

PARTAIDE KOPURUA

EGIN BEHARREKO LANA

Koxkoak

1

12 kozkor, metro bateko tarteaz jarrita               

Txingak

1

60 m. 10 kg.ko txingekin  (2 joan-etorri 15 metrotako zatian)

Zakulariak

3

80 m. 13 kg.ko zakuarekin (bakoitzak buelta bat)

Korrikalaria

1

240 m.  (3 itzuli)

Arpana

2

70 zm.ko 3 korte

 

 

SOKATIRAKO PISUA:   540 kg.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación