BERRIAK

Berriak: Abuztua 2017

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa

Abuztuaren 17an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Arantzako pilotalekuan.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.

Parte hartzaileak:

-         Patxi Mindegia (Zubieta)

-         Eneko Saralegi (Leitza)

-         Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)

-         Iban Resano (Dorrao)

-         Jon Telletxea (Beintza Labaien)

-         Mikel Indakotxea (Zubieta)

-         Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien)

-         Oier Kañamares (Arostegi)

-         Asier Pellejero (Areso)

Oharrak:

-         Floren Nazabal, Juan Jose Erdoziak eta Oihan Larretxeak txapelketan ez aritzea erabaki dute, ondorioz maila galduko dute.

-         Kanporaketan sailkaturiko lehen bost aizkolariek finalerako txartela lortuko dute. Finala irailaren 30ean jokatuko da Igantzin.

irakurri gehiago >

Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Abuztuaren 18an jokatuko da Ezkurran, atsaldeko 18:00tan.

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko.

Parte hartzaileak:

  1. Xuban Kañamares (Arostegi)
  2. Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)
  3. Moises Gogorza (Ezkurra)
  4. Iker Gorriti (Uharte Arakil)
  5. Emilio Garcia (Segovia)

 

Lana lehen bukatzen duten 2 aizkolariak mailaz igoko dira.

Txapelketa honekin batera, Josetxo Urrutiak harrijasotze erakustaldia eskeiniko du.

 

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación