BERRIAK

Berriak: Abuztua 2016

Euskal Herriko Gizonezkoen Trontza Txapelketa

Abuztuaren 28an jokatuko da Gorritin, eguerdiko 12:00etan.

 

Parte hartuko duten bikoteak:

-         Iñaki Barberena eta Josetxo Barberena (Nafarroa)

-         Mikel Eugi eta Julen Kañamares (Nafarroa)

-         Arkaitz Ispizua eta Santi Zubizarreta (Bizkaia)

 

Egin beharreko lana:

-         Etzanda jarritako 60 ontzako enborrean 5 ebaketa

-         Zutik jarritako 54 ontzako enborrean 6 ebaketa

-         Etzanda jarritako 54 ontzako enborrean 6 ebaketa

-         Etzanda jarritako 60 ontzako enborrean 5 ebaketa

 

Txapelketa honekin batera aizkora erakustaldia (Iker Vicente eta Ruben Saralegi) eta harrijasotze erakustaldia (Xabier Ariztegi "Santxin") ikusi ahal izanen dira.

irakurri gehiago >

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren bigarren kanporaketa

Abuztuaren 28an jokatuko da Lakuntzan, arratsaldeko 18:00tan.

Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.

 

Parte hartzaileak hamalau izanen dira:

- Iban Resano (Nafarroa) Dorrao

- Iñaki Kintana (Araba)

- Patxi Mindegia (Nafarroa) Zubieta

- Aitor Urteaga (Gipuzkoa)

- Urtzi Olasagasti (Gipuzkoa)

- Aritz Oregi (Bizkaia)

- Goizeder Belza (Nafarroa) Etxarri Aranatz

- Iker Gorriti (Nafarroa) Uharte Arakil

- Josu Agirre (Nafarroa) Arbizu

- Xabier Garcia (Bizkaia)

- Done Intxausti (Bizkaia)

- Unai Otaegi (Gipuzkoa)

- Asier Pellejero (Nafarroa) Areso

- Eneko Saralegi (Nafarroa) Leitza

 

Kanporaketa honetako lehen hiru sailkatuak finalerako txartela lortuko dute, lehen kanporaketan sailkaturiko beste hiru aizkolariekin batera.

Lehen Kanporaketa Donezteben jokatu zen uztailaren 2an eta hiru aizkolari hauek sailkatu ziren finalera: Joxean Etxeberria, Oier Kañamares eta Jokin Alkizalete.

Finala urriaren 1ean jokatuko da Igantzin, arratsaldeko 18:00etan.

irakurri gehiago >

Euskal Herrialdeen Arteko Kirol Txapelketa

Irailaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, jokatuko da Donostiako Sagues auzoko zabalgunean (euria eginez gero, Atano III Pilotalekuan).

Bertan Euskal Herriko Herrialde gehienek parte hartuko dute.

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación