BERRIAK

Berriak: Uztaila 2016

Nafarroako Sega Txapelketa

Uztailaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Azkaraten (Loidi baserriaren ondoan dagoen belardian).

Txapelketa honetan 2 segalarik hartuko dute parte:

-          Jon Kanflanka (Leitza)

-          Mikel Berekoetxea (Gorriti)

 

Segalari bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien ebaki beharko du.

10 euroko sarrera ordaindu beharko da txapelketa ikusteko.

irakurri gehiago >

Nafarroako Herriz Herri Txapelketa

Heldu den igandean, irailak 11, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren Finala jokatuko da Andosillan, eguerdiko 13:00ean.

Lau jardunaldi jokatu ondoren, Finalera pasatu diren taldeak hauek dira:

- Lehenengo proba konbinatuan: Arraiotz, Menditarrak, Basaburua “a”, Berriozar

- Bigarren proba konbinatuan: Bera, Basaburua “a”, Arraiotz, Menditarrak

irakurri gehiago >

San Fermin Herri Kirol Jaialdiak 2016

Urtero bezala, Iruñeako Udalak antolatuta, uztailaren 8tik 14ra San Fermin Herri Kirol Jaialdiak ospatuko dira Iruñeako Foruen Plazan, eguerdiko 12:00etan.

irakurri gehiago >

Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren Finala

Abuztuaren 14an jokatuko da Ezkurran, eguerdiko 12:00tan.

Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi 45 ontzako eta bi kanaerdiko.

Parte hartzaileak:

  1. Patxi Mindegia (Zubieta)
  2. Jesus Etxeberria (Beintza Labaien)
  3. Jon Telletxea (Beintza Labaien)
  4. Iker Gorriti (Uharte Arakil)
  5. Jacinto Etxekonanea (Beintza Labaien)

 

Lana lehen bukatzen duten 2 aizkolariak mailaz igoko dira.

Txapelketa honekin batera, Josetxo Urrutiak harrijasotze erakustaldia eskeiniko du.

irakurri gehiago >

Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa

Abuztuaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Etxalarko pilotalekuan.

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat.

Parte hartzaileak:

-         Oihan Larretxea (Bera)

-         Mieltxo Mindegia (Zubieta)

-         Eneko Saralegi (Leitza)

-         Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)

-         Iban Resano (Dorrao)

-         Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz)

-         Mikel Indakotxea (Zubieta)

-         Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien)

-         Oier Kañamares (Arostegi)

-         Joxean Etxeberria (Ziga)

Oharrak:

-         Manolo Kañamares eta Xabier Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki dute, ondorioz maila galduko dute.

-         Kanporaketan sailkaturiko lehen bost aizkolariek finalerako txartela lortuko dute. Finala urriaren 2an jokatuko da Etxarri Aranatzen.

irakurri gehiago >

Nafarroako Gizonezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

Abuztuaren 16an (asteartea) jokatuko da Arantzan, arratsaldeko 18:00etan.

Parte hartzaileak:

-         Unai Iantzi (Aniz)

-         Mikel Iantzi (Elizondo)

-         Iñigo Lasaga (Etxalar)

-         Andoni Lasaga (Etxalar)

-         Fernando Etxegarai (Bera)

-         Imanol Kañamares (Arostegi)

-         Iñaki Ekisoain (Berriozar)

 

Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan.

 

Oharrak:

-         Txapeldun gelditzen denak Nafarroako selekzioarekin parte hartuko du irailaren 3an (arratsaldez) Donostian jokatuko den 7 herrialdeen arteko Txapelketan.

-         Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko Txapelketan parte hartu ahal izanen dute.

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación