BERRIAK

Berriak: Ekaina 2017

Nafarroako Gizonezkoen eta Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketa

Ekainaren 18an (igandea) jokatuko da Uharten, eguerdiko 13:00etan.

Parte hartzaileak (gizonezkoak)

-         Iñigo Lasaga (Etxalar)

-         Fernando Etxegarai (Bera)

-         Aitor Blanco (Txantrea)

 

Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan.

 

Oharrak:

-         Txapeldun gelditzen denak Nafarroako selekzioarekin parte hartuko du irailaren 9an (arratsaldez) Saran (Iparralden) jokatuko den 7 herrialdeen arteko Txapelketan.

-         Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko Txapelketan parte hartu ahal izanen dute.

 

Parte hartzaileak (emakumezkoak)

-         Maika Ariztegi (Ituren)

-         Ainhoa Iraizoz (Elso)

-         June Etxeberria (Txantrea)

-         Irune Biurrun (Antsoain)

-         Saioa Zurbano (Antsoain)

 

Egin beharreko lana: 50 lokotx bildu 1,25 metrotara jarriak bi lerrotan.

 

Oharrak:

Lehen bi sailkatuak Euskal Herriko Txapelketan parte hartu ahal izanen dute.

irakurri gehiago >

Nafarroan antolatu beharreko herri kirol txapelketak hilabetez hilabete

irakurri gehiago >

Nafarroako Sega Txapelketa

Uztailaren 2an, goizeko 11:00etan Nafarroako Sega Txapelketa jokatuko da Donezteben (Bordatxoko parkearen atzeko aldean dagoen belardian).

Txapelketa honetan 2 segalarik hartuko dute parte:

-          Jon Kanflanka (Leitza)

-          Mikel Berekoetxea (Gorriti)

 

Segalari bakoitzak 45 minutuz ahalik eta belar gehien ebaki beharko du.

10 euroko sarrera ordaindu beharko da txapelketa ikusteko.

irakurri gehiago >

Euskal Herriko Emakumezkoen Arpana Txapelketa

Uztailak 2an jokatuko da Usurbilen, eguerdiko 12:00etan.

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación