BERRIAK

Berriak: Ekaina 2016

Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa

Heldu den larunbatean, uztailak 2, Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko da Doneztebeko Bear Zana Plazan (Euria eginez gero, eskoletako pilotalekuan).

Moztu beharreko enborrak: Lau kanaerdiko.

Parte hartzaileak hamairu izanen dira:

- Joxe Felix Zubizarreta (Gipuzkoa)

- Miguel Angel Etxeberria (Nafarroa) Beintza Labaien

- Aitor Jauregi (Araba)

- Eloy Corchero (Araba)

- Jokin Alkizalete (Gipuzkoa)

- Beñat Lekue (Bizkaia)

- Mikel Indakotxea (Nafarroa) Zubieta

- Julen Aranberri (Gipuzkoa)

- Aritz Irazabal (Bizkaia)

- Oier Kañamares (Nafarroa) Arostegi

- Jon Telletxea (Nafarroa) Beintza Labaien

- Jose Antonio Etxeberria (Nafarroa) Ziga

- David Naredo (Bizkaia)

 

Kanporaketa honetako lehen hiru sailkatuak finalerako txartela lortuko dute, bigarren kanporaketan sailkatzen diren beste hiru aizkolariekin batera.

 

Bigarren kanporaketa Lakuntzan (Nafarroa) jokatuko da abuztuaren 28an, arratsaldeko 18:00etan eta bertan ondorengo 14 aizkolariak arituko dira: Iban Resano (Na), Iñaki Kintana (Ar), Patxi Mindegia (Na), Aitor Urteaga (Gi), Urtzi Olasagasti (Gi), Aritz Oregi (Bi), Goizeder Belza (Na), Iker Gorriti (Na), Josu Agirre (Na), Xabier Garcia (Bi), Done Intxausti (Bi), Unai Otaegi (Gi), Asier Pellejero (Na), Eneko Saralegi (Na).

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación