BERRIAK

Berriak: Apirila 2016

Inaxio Perurenak marka ahalegina 308 kiloko harriarekin

Heldu den apirilaren 23an, eguerdiko 12:30etan eta Leitzako Amazabal pilotalekuan Inaxio Perurena 308 kiloko harria jasotzen ahaleginduko da.

Probaren antolatzailea Inaxio bera izanen da. Nafarroako Herri Kirol Federazioak proba kontrolatuko du  amaieran harrijasotzaileak dopinaren aurkako proba pasatu beharko duelarik.

irakurri gehiago >

Nafarroako I. Mailako Aizkora Jaitsiera Kanporaketa (Ander Erasun eta Mieltxo Mindegia)

Kanporaketa hau apirilaren 16an jokatzekoa zen Burgin baina hiru egunen faltan Mieltxo Mindegiak lesio bat izan zuen.

Kanporaketa jokatzeko fetxa topea maiatzaren 20a zen eta ordurarte atzeratzea erabaki zuen Zuzendaritza Batzordeak.

Aste honetan Mieltxok jakinarazi du oraindik ez dela guztiz osatu eta ez duela parte hartuko kanporaketan. Hori dela eta, bera izanen da maila galduko duena. Aurten Nafarroako II. Mailan arituko da.

 

irakurri gehiago >

Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketa

Aurten, hamaikagarren aldiz Nafarroan, lauko Sokatira Txapelketa jokatuko da.

Guztira lau jardunaldi jokatuko dira:

1. Jardunaldia: Apirilaren 16an, Burgin (12:30)

2. Jardunaldia: Apirilaren 23an, Lesakan (17:00)

3. Jardunaldia: Maiatzaren 7an, Antsoainen (18:00)

4. Jardunaldia: Maiatzaren 14an, SUNBILLAN (17:30) Pilotalekuan

irakurri gehiago >

Federazioko Batzarrak ospatuko dira apirilaren 30ean

Apirilaren 30ean, Nafarroako Herri Kirol Federazioaren Batzarrak ospatuko dira Sunbillako bulegoan. Batzarkide diren guztiei deialdia luzatzen zaie.

Arratsaldeko 17:00etan (lehenego deialdian eta 17:30etan bigarrenean) Ohiko Batzarra ospatuko da gai ordena ondorengoa izanen delarik: 

1.- 2015eko kirol balantzea

2.- 2015. urtean ateratako lizentzia kopuruak

3.- 2015. urteko balantze ekonomikoa

4.- 2016ko plangintzaren aurkezpena

5.- 2016. urterako federazio lizentzien kostua

6.- 2016ko aurrekontuaren aurkezpena

7.- Galde-eskaerak

 

            Ohiko Batzarra bukatu eta 15 minututara Ez-Ohiko Batzarrari emanen zaio hasiera gai orden honekin:

1.- Nafarroako Herri Kirol Federazioko hauteskundeak. Arautegiaren aurkezpena eta onarpena.

2.- Galde-eskaerak

 

 

 

irakurri gehiago >

Euskal Herriko I. Mailako Aizkora Jaitsiera Kanporaketa (Ander Erasun eta Juanjo Lopez)

Maiatzaren 7an jokatuko da Antsoainen, arratsaldeko 17:00etan.

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación