BERRIAK

Berriak: Abendua 2016

Nafarroan antolatu beharreko txapelketak: EGUTEGIA 2016

irakurri gehiago >

Federazioko lehendakaria

Nafarroako Herri Kirol Federazioko hauteskunde prozesua bukatu ondoren, jakinarazi nahi dizuegu Nafarroako Herri Kirol Federazioko lehendakaria Xabier Urrutia Bengotxeak izaten jarraituko duela hurrengo 4 urteetan.

Azaroaren 21an hartu zuen kargua Xabierrek.

irakurri gehiago >

Euskal Herriko Harrijasotze Txapelketa (Harri haundiak)

Heldu den igandean, abenduak 18, jokatuko da Asteasuko pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Herri Kirol Jaialdi hau Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatzen du.

irakurri gehiago >

Euskadiko Goma gaineko 4x4 Sokatira Txapelketa

Heldu den larunbatean, abenduak 17, azken jardunaldiak jokatuko dira Kortezubin, arratsaldeko 17:00etaik aurrera.

Herri Kirol Jaialdi hau Euskadiko Federazioak antolatzen du.

irakurri gehiago >

Emakume aizkolarien I. Urrezko Kopa

Bihar, abenduak 21, asteazkena, eguerdiko 1etan, Donostiako Trinidade Plazan Emakume aizkolarien I Urrezko Kopa ospatuko da.

36 ontzako 5 enbor ebaki beharko dira. 

Herri Kirol jaialdi hau Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatzen du.

irakurri gehiago >

XXX. Nafarroako Kirol Jokoetan izena emateko epea zabalik

Nafarroako Herri Kirol Jokoak 2.017ko martxoaren 12tik apirilaren 9ra ospatuko dira.

Guztira 5 jardunaldi  jokatuko dira.

Jardunaldiak jokatuko diren herriak zehaztu gabe daude oraindik. Hori bai, jardunaldi guztiak igandeetan jokatuko dira goizeko 11:00etatik aurrera.

Izena emateak Nafarroako Herri Kirol Federazioan egin behar dira otsailaren 2a arte:

Telefonoa: 948450900

Email: info@herrikirolaknafarroa.org

 

irakurri gehiago >
^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación