MATERIALAK

Monografiak

Herri Kirolak Nafarroan.Nafarroako Herri Kirol Federazioaren 20.urteurrena

Argitalpen hau Nafarroako Herri Kirol Federazioaren 20. urteurrenaren aitzakian sortu da. Bertan, Federazioaren egitekoak, antolaketa, eta betebeharrak aipatzen dira, besteak beste. Nafarroako Federazioaren garaipen esanguratsuenak eta Nafarroako kirolariak lortu dituzten marka aipagarrienak ere biltzen ditu.

Herri Kirolak: jatorria eta ezaugarriak

Nafarroako Herri Kirol Federazioak kaleratutako argitalpen berri honek, elkarteak 2003an herri kirolak ezagutarazteko martxan jarritako ekimenari amaiera ematen dio. Lan honetan, herri kirola beste ikuspegi batetik aztertzen da, bere sorrera, eta ezaugarriei erreparatuta.

Sega

Monografia hau, kirol honetan hasi nahi duten gazte berrientzat lagungarria izateko helburuarekin egin da. Segari buruzko arlo historiko eta kulturala jorratzen dira, eta baita arlo teknikoa ere, tresneria, prestaketa, txapelketen araudia eta abar.

Sokatira

Monografia honek sokatiraren mundua zabaldu nahi du. Bera da hain juxtu ere, Federazioaren barruan fitxa gehien biltzen duen kirola. Monografian zehar ondorengo puntuak aztertzen dira: sokatiraren sorrera, jokoaren oinarria, sokatira nazioartean eta Joku Olinpikoetan, araudia, aginduak eta keinuak, teknika, eta abar.

Iparraldeko Jokuak

Argitalpen honek “Iparraldeko Jokuen” barruan kokatzen diren zenbait kirolei buruzko azterketa eskaintzen du: Txinga-Erutea, Kozkor Biltzea, Ingude Altxatzea, Zaku Lasterketa, Orga Jokoa eta Lasto Fardoa Jasotzea.

Trontza

Herri Kirolaren barruan arpana edo trontza kirol klasikoetako bat dugu, eta modalitate hau aztertzen da: jokuaren oinarriak, araudia, egurraren ezaugarriak, teknika, txapelketetako mailak, eta abar. Publikazioan prestakuntza, nazioarteko txapelketak eta zerratokiari buruzko aipamenak ere egiten dira.

Aizkora

Herri kiroletan erabiltzen den tresna edo erremintarik zaharrenetakoa izanen da aizkora, eta halaber, baita erremintaren izen bera hartzen duen kirola ere. Monografía honetan aizkoraren jatorria eta historia, bilakaera, jokoaren oinarriak, apustuak eta teknika aztertzen dira beste gaien artean.

Baita ere, historiako eta Nafarroako aizkolari esanguratsuenak errepasatzen dira.

Harrijasotzea

Herri Kirolari buruzko lehen liburuxka izan zen hau. Federazioa bertako kirol modalitateei buruzko ezagutza zabaltzeko asmoz hasi zen liburuxka hauek argitaratzen. Lerro hauen bitartez irakurleak iraganean barna ibiltzeko aukera izanen du, harrijasotzearen sorrera ezagutuz, hasiera batetik gaurko garpenaraino.

Monografiak Federazioan eskuratu ditzakezue. Partikularrentzat salgai dauzkagu baina ikastetxeentzat dohainik. Interesatuta bazaude, gurekin harremanetan jarri 948 450900 telefonoan edota kontaktu formularioan..

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación