HERRI KIROLAK

Txapelketak

Modalitate eta maila desberdinak kontutan hartuz, hogeiren bat Nafarroako herri kirol txapelketa antolatzen dira urtero. Gainera, erakustaldiak eta Euskal Herriko txapelketa batzuk ere antolatzen dira.

Halaber, Herriz Herri izendaturiko txapelketa bat ere antolatzen da, non herri kirol modalitate gehienak sartzen diren. Parte hartzea taldeka izaten da eta probak errelebuka.

Nafarroako Herri Kirol Txapelketen zerrenda hau da:

  • Lehen mailako Aizkora Txapelketa (kanporaketa eta finala)
  • Bigarren mailako Aizkora Txapelketa (kanporaketa eta finala)
  • Hirugarren mailako Aizkora Txapelketa (kanporaketa eta finala)
  • Bikotekako Aizkora Txapelketa
  • Lehen mailako Trontza Txapelketa
  • Kadete mailako Trontza Txapelketa
  • Bigarren mailako Trontza Txapelketa
  • Emakumezkoen Trontza Txapelketa
  • Herriz Herri Txapelketa
  • Goma Gaineko Sokatira Txapelketa 4x4
  • Goma Gaineko Sokatira Txapelketa 8x8
  • Nafarroako Kirol Jolasak
  • Iparraldeko Joku Torneoa
  • Lokotx Biltze Txapelketa
  • Ingude Altxatze Txapelketa
  • Harrijasotze Txapelketa
  • Lasto Altxatze Txapelketa
  • Orga Jokoa Txapelketa
  • Zakulari Txapelketa
  • Txinga-eroate Txapelketa
  • Sega Txapelketa

Erakustaldiak

Federazioak Herri Kirol txapelketa eta erakustaldiak antolatzen ditu, batez ere nafarroako eta herrialde mugakideetako udaletxeentzat. Aurrekontua eskatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri 948 450900 telefonoan edo gure kontakturako formulariaren bitartez.

^ Igo gora
Acceder a www.baieuskarari.org
Desarrollo: Exea Comunicación